Oxidazio-erredukzioa: errepaso-ariketak

1. Ondoko konposatu eta ioietako elementu bakoitzari, oxidazio-zenbakia esleitu:

Ebazpena

2. Ondoko redox erreakzio bakoitzean, elementu bakoitzari oxidazio-zenbaki esleitu, eta oxidatzailea, erreduktorea, oxidazioa eta erredukzioa identifikatu.

Ebazpena

3. Azal ezazu honako esaldi hau: "Litioa zinka baino erreduktore bortitzagoa da". Adierazi zein diren oxidatzaile konjokatuak eta horietatik zeinek edukiko duen izaera oxidatzailerik bortitzena.

Ebazpena

4. Redox erreakzioei dagozkien ondoko ekuazioak doi itzazu.

a) Ingurune azidoan:

b) Ingurune basikoan:

Ebazpena

5. Permanganato ioiak, azido sulfurikozko ingurunean, hidrogeno peroxidoa oxigenoraino oxidatzen du, eta bera manganeso (II) ioiraino erreduzitzen da.

a) Gertatzen den erreakzioa doi ezazu ioi-elektroi metodoa erabiliz

b) Erreakzio horretan, potasio permanganatoaren eta hidrogeno peroxidoaren pisu baliokideak kalkula itzazu.

Ebazpena

6. Demagun KMnO4-tan 0,020 M den disoluzio bat. Kalkulatu disoluzio horretatik zenbat mililitro behar diren FeSO4-tan 0,100 M den 40,00 mL-ko disoluzio bat zeharo oxidatzeko, azido sulfurikoaren presentzian. Erreakzio ionikoa ondoko hau da:

Ebazpena

7. Burdina (II) sulfatoaren 50,0 mL-ko disoluzio bat zerio (IV) sulfatoan 0,100 M den disoluzio batekin baloratu da, baliokidetza-puntua azken disoluzio horren 32,00 mL gastatu direnean lortuz. Kalkulatu burdina (II) sulfatoaren disoluzioaren kontzentrazio molarra eta identifikatu oxidatzailea eta erreduktorea. Erreakzio ionikoa:

Ebazpena

8. Potasio dikromatoa, ingurune azidoan, kloruro ioiak klororaino oxidatzen ditu, bera kromo (III) gatz bateraino erreduzitu bitartean.

a) Idatzi eta doitu, ioi-elektroi metodoa erabiliz, goiko prozesu hori ordezkatzen duen ekuazio ionikoa

b) Kalkula ezazu zenbat litro kloro, 25ºC-tan eta 1,2 atm-tan neurtuak, lor daitezkeen baldin potasio dikromatoan 0,030 M den disoluzio baten 100 mL-k potasio kloruroaren soberakin batekin erreakzionatzen badute, ingurune azidoan.

Ebazpena

9. Azido klorhidrikoak manganeso dioxidoarekin erreakzionatzean, manganeso (II) kloruroa, kloroa eta ura sortzen ditu.

a) Erreakzio molekularra idatz ezazu, ioi-elektroi metodoaz doituta

b) Kalkulatu lortzen den kloroaren bolumena, 700 mm-tan eta 30ºC-tan neurtuta, %35ekoa eta 1,17 g/mL-ko dentsitateko 150 mL azidok, manganeso dioxido nahikoarekin erreakzionatzean.

Ebazpena

10. Demagun ondoko erreakzioa:

a) Doi ezazu, ioi-elektroi metodoa erabiliz

b) Oxidatzailearen eta erreduktorearen pisu baliokideak kalkulatu

c) Kalkula ezazu beharrezko den potasio kromatoaren pisua 100 g CrCl3 lortzeko, baldin etekina %60 bada.

Ebazpena

11. Pila voltaiko bat hidrogenozko elektrodo estandarrekin eratzen denean, zinkezko elektrodo estandarra anodoa da. Azal ezazu nola egiazta daitekeen hori esperimentalki

Ebazpena

12. Zilarrezko elektrodo estandarraren potentziala neurtzeko behar den pila voltaikoa irudika ezazu. Kontuan hartu zilarrezko elektrodoa katodoa izango dela. Erreakzioak eta pilaren notazioa idatzi.

Ebazpena

13. Adierazi, arrazoituz, ondoko bikote bakoitzean zein den espezie oxidatzaile bortitzena, biak ingurune azidoan egonda:

Ebazpena

14. Adierazi, arrazoituz, ondoko bikote bakoitzean zein den espezie erreduktore bortitzena:

Ebazpena